Udalekuetarako begiraleak kontratatzeko deia zabaldu du Udalak

Maider Arregi 2009ko apirilaren 3a

Uztailaren 8tik 21era egingo diren udalekuetan begirale lanak egiteko eta hauek prestatzeko deialdia egin du Udalak. Interesa dutenek, izena emateko epea maiatzaren 8ra arte dute zabalik. Ludotekara arratsaldez joan eta Ana Muñoarekin egon beharko dira (945 44 53 74).

Ordutegia:

  • Udalekuak igaro bitartean goizeko 9:30etik 13:30era.
  • Begirale guztiek formazio berezia jasoko dute maiatzaren 23an (derrigorrezkoa da).

Baldintza: 17 urtetik gora izatea.

Soldata: 240 euro

Baloratuko da:

  • Begirale titulua, magisteritza ikasketak.
  • EGA titulua.
  • Umeekin esperientzia.
  • Aramaiokoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak