Udalaren helburua da "teknologia berriak udal bizitzan txertatzea", informazioaren zabalkundea azkartzea ekarriko duelako horrek. Modu horretan, gainera, herritarrak teknologia berrietan murgiltzera animatu nahi dituzte.
18 urtetik gorako herritar guztiek erabili ahalko dute sare hori. Adin txikikoek, berriz, gurasoen edo legezko ordezkarien baimena aurkeztu beharko dute.
Interes orokorreko informazioa eskainiko da sare horren bitartez: kultura eta kirola hitzorduak, ikastaroak, herriko berriak, elkarteen egitarauak, eta abar. Behin sarea martxan dagoenean, Udalaren asmoa da herriko elkarte eta taldeei ere sarea erabiltzeko aukera ematea euren egitasmo eta ekitaldien berri emateko.
Eskaria
Sarera konektatu nahi duten herritarrek edo elkarteek udal bulegoetan aurkeztu beharko dute horretarako eskaria. Orri bat bete beharko dute; bertan, norberaren datuak, posta elektronikoa eta informazioa bidaltzeko baimena eman beharko dira. Udaletik azaldu dute datuak udal fitxategian bildu eta babestu egingo direla Datu Pertsonalak Babesteko Legea beteta.
Teknologia berriak erabilita Udaleko informazioa modu azkarrean jasotzea ahalbidetuko du martxan ipiniko duten Udal Zabalkunderako Sare Lokalak.