Beraz, herritarrek proposamenak egiteko aukera izango dute sumatzen dituzuen gabezien inguruan, edo laguntzarekin indartu beharko litzateken sektorearen inguruan. Hau da, herritarrek proposatu ahalko dute 160.972 euroan zertan inbertitzea komeniko litzatekeen. Dena dela, dirulaguntzaren araudiaren arabera mota zehatz bateko lanak egin daitezke laguntza horrekin. Udal webgunean daude ikusgai proiektuek bete beharreko baldintzak: www.aramaio.org.