Udalak GPSa erosi du

Arritxu Barruso 2009ko otsailaren 27a

Aramaioko Udalak GPS bat erosi du. Aukera eta zerbitzu asko eskaintzen ditu GPSak: brujula, altimetroa, mapak, bailarako interes puntuak zehazteko aukera...

Udalak azaldu du herriko kultura eta kirol elkarteek GPS berria erabiltzeko aukera izango dutela. Horretarako, baina, erabiltzaileek ikastaro labur bat egin beharko dute, bestela, ezingo dute GPSa eskatu. Hori horrela, ikastaroa egiteko interesa dutenek martxoaren 15a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean. Ikastaroaren eguna zehaztu gabe da oraindik, baina Udalak proposatu du martxoaren 19an egitea, 19:30ean. Interesatuei deitu egingo zaie ikastaroaren eguna zehazten denean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak