Aramaioko Udalak energiaren gastuak murriztu nahi ditu, eta herrian energia berriztagarriak bultzatu. Azken hilabeteotan horretan dabiltza lanean Udaleko ordezkari eta teknikariak. Frantzian izan berri dira, zenbait herritan helburu horrekin garatu dituzten proiektuak ikusten. Censeau herrian izan dira, 320 biztanle dituen herrian. Bertan egurra erabiliz, bost eraikinetako ura eta etxebizitzak berotzeko argindarra lortzen dute.
Aramaioko alkateak azaldu du oso interesgarria dela bertan ikusitakoa, eta herritarrei azaldu nahi dizkietela proiektu horren xehetasunak.