Udalak E-planaren diru-laguntza 3 proiektutara bideratu nahi du

Ander Monedero 2010ko urt. 28a, 17:47
Atzo, eguaztena, Aramaioko udalbatzak aho batez onartu zuen herrian E-planaren diru-laguntzarekin hiru proiektu garatzea. Aramaiok 160.972 euro jasoko ditu Espainiako gobernutik herrian inbertitzeko.

Atzo arratsaldean osoko bilkura egin zuten Aramaion eta zinegotzi denak bat etorri ziren Espainiako gobernuak E planaren bigarren fasean emango duen diruarekin zer egin erabakitzerako orduan. 160.972 euro jasoko ditu orotara Aramaioko herriak. Udalak deialdi ireki bat egin zien herritarrei euren proposamenak egin zitzaten eta bide horretatik, guztira, 25 proposamen jaso ditu udalak.

25 proposamenetatik 3 onartu dituzte: Oleta auzoan suaren kontrako azpiegiturak hobetzea, Goiko-errotako fosatik datozen ur-zikinak Ibarrara bideratzeko azpiegitura egitea, eta 300 metro koadroko eraikin bat egitea.

3 proiektu hauek aukeratuta, Madrilera eramango dituzte eta gobernu zentralak bere onespena ematen badie, berehala hasiko dira proiektuak garatzeko lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak