Udala irisgarritasun plana ari da lantzen eta urrian aurkeztuko dute Jaurlaritzan

Arritxu Barruso 2008ko eka. 25a, 20:48
Pasa zen otsailean hasi zen Aramaioko Udala irisgarritasun plana prestatzen. Horretarako, Adir enpresa kontratatu dute. Enpresa horrek Aramaioko kaleak eta auzoak aztertu ostean, txosten bat aurkeztu berri dio Udalari. Bertan Aramaioko oztopo arkitektoniko nagusiak jasotzen dira eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatzen dituzte.

Udalak, orain, txosten hori aztertuko du eta bere proposamenak egingo ditu. Horretarako, gainera, hilaren 30era arte herritarren iritziak jasoko dituzte. Beraz, proposamenen bat daukatenek datorren astelehenera arte izango dute aukera horiek Aramaioko udaletxean aurkezteko.

Aramaion, espaloiak dira arazo nagusia Adir enpresak aurkeztutako txostenaren arabera. Gehienek ez daude gurpildun aulkiendako egokituta. Espaloi asko, bestetik, estuegiak dira eta zabaltzea proposatzen dute. Ikastolan igogailua jarri beharko litzateke eta eraikin publiko guztietan braille hizkuntza ipini errotuluetan. Anbulatorioko  sarreran ere aldaketa batzuk egin beharko lirateke.

Urrirako plana bukatuta egongo da eta Jaurlaritzan aurkeztuko dute. Irisgarritasun planera 9.280 euro bideratuko ditu Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak