Txupinazoarekin hasiko dira gaur, barikua, jaiak

Usoa Agirre 2009ko uztailaren 3a

19:00etan txupinazoa eta ondoren bertso triki poteoa izango dira jaiei hasiera emateko. Hemen duzue jaietako egitarau osoa:

Barikua, 3

19:00 Txupinazue (azkeneko urtietako arrakastie ikusitxe, San Ferminetako jende kopurue gainditzeko intentue egingo da).
19:10 Bertso triki poteue (Gazte asanblada). Trikitilarixen kalejira (Trikitixa eskola). Herriko buruhaundixek. Herriko txistularixek.
20:30 Papargorri eskolaniaren emanaldixe kultura etxien
23:00 Rock Kontzertue: The Butxers, Dirty akoustik brothers eta Cocney Rejects.
23:30 Luhartz taldiekin erromerixie plazan.
00:00 Droga testinga.

Zapatua, 4

12:30 Umiendako ekintzak: Geppetoren tailerra.
12:30 Txarangie.
12:30 Tortilla txapelketa.
17:00 Tiro plato txapelketie.
17:00 Briska/Mus txapelketie.
18:00 Txirritolinpiadak.
20:00 Kale animaziñue. Bapatean taldearen zirko magikoa.
20:00 Rock kontzertuek: Krisis, Residuos, Decepcion Rock.
23:00 Pantxoa eta Peio.
00:00 Alkohol testinga.
04:15 Aobete taldiek bisita gidatue egingo dau herriko itxurrixek erakusteko. Irteera puntue: Ipiztikarrixako eskumaldien dauen arbolie.

Domeka, 5

10:00 Herriko txistularixekin dianak.
12:00 Meza.
13:00 Herriko dantzarixekin emanaldixe. (aurretik makillaje ikastarue egongo da, begizuluek-eta tapetan ikesteko).
16:30 Jolas parkie, parkien.
18:00: Herri kirolak plazan (Baten batek mueble zaharren bat badauko etxien, ekarri daixela, aizkolarixek beso zabalik hartuko daue).
19:30 Dantzarixen topaketa: Hegoamerika, Portugal, eta Igorreko dantza taldiek.
22:30 Bertso monologuek, elizako eskaileretan.
22:30 DJ-a plazan.

Astelehena, 6

11:30 Ume jolasak.
13:00 Txan magoa, plazan.
16:30 Koadrilen arteko pikie (COBRA team, SWAT eta Aramaioko udaltzainen Akademia Ofiziala arduratuko die segurtasunaz, animuek beroketan hasten badie).
19:00 Arrasate musikalen kontzertue kultura etxien.
21:30 Herri afarixe. Afalostien: zaparrada Batukada Taldie.
01:00 DJ Txosnetan.
07:23 Ogeazoietz? kepringau! plataforman ekitaldi politikue.

Barikua, 10

20:00 Bersto poteue.
21:30 Bertso afarixe: Sebastian Lizaso, Amaia Agirre eta Manex Agirre. Gai jartzailea: Lierni Altuna.

Zapatua, 11

Arrantza txapelketa (ordua zehazteke).
Pelota partiduek (ordua zehazteke).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak