Txirritolaren olinpiadetarako dena prest dago

Arritxu Barruso 2009ko ekainaren 29a

Txirritolinpiadak Aramaioko jaietan klasiko bat dira eta aurten ere euskara elkarteak bere olinpiada bereziak egingo ditu. Uztailaren 4an, zapatua, izango dira Txirritolinpiadak eta antolatzaileek egitarau eta bete beharko probak antolatu dituzte dagoeneko.

Egunean bertan eman behar da izena; probak 18:00etan hasiko diren arren, izena 17:45ak baino lehen eman beharko da. Aramaioko parkean hasiko dira Txirritolinpiadak. Hirunako taldeak osatu behar dira eta txirrindulariek kaskoa jantzi beharko dute nahitaez. Horretaz gain, txaleko distiratsuak ere eraman beharko dituzte.
Hasiera, esan bezala, parkean izango da eta ibilbidea honakoa: parte-hartzaileak Arrikoitiraino bizikletaz joan beharko dira; bertan, testigua aldatu eta parkera joan beharko dira oinez. Bukatzeko, trebezia proba bat egin beharko dute parkean. Bi kategoria bereiztuko dituzte: gazteena eta nagusiena. Nagusiena, jakina, luzeagoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak