Txirritolak antolatutako postal lehiaketak badauka irabazlea

Maider Arregi 2008ko urriaren 22a

Txirritolak antolatutako V. postal-lehiaketara 28 postal jaso dira. Postal guztiak Aramaioko kultura etxean egongo dira erakusgai azaroaren 12an eta 13an, egun osoz, eta 14an goizez. Azaroaren 14an, arratsaldean, postalak udaletxeko arkupeetan egongo dira.

Irabazlearen aukeraketa egitean hiru gauza hartu dira kontutan: postalean idatzitako euskararen aldeko mezua,  postalaren originaltasuna eta azkenik, bisitatzen den lekuaren bitxikeriaren bat ere adieraztea.

Saria

Irabazleak 175 euroko bonoa euskarazko literatura, musika, jokoak,... erosteko jasoko du. Saria azaroaren 14ean arratsaldean emango da, Txirripartxis-lehiaketaren amaieran, Aramaioko udaletxeko pleno-aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak