Txindurri-bideko senda garbitu dute

Maider Arregi 2010eko ekainaren 8a

AOBT-ek antolatuta, 8 lagun aritu ziren zapatuan, hilaren 5ean garbiketa lanak egiten. Aspaldiko bide senda bat da Txindurri-bide; Ibarratik Ametsura doan bide zaharra, alegia. Ibilbidearen zati batean, lurra erorita zegoen eta jenderik ez zebilelako, sasiek bidea oztopatzen zuten. Dena txukun eta garbi utzi dute, eta orain, jendea animatu nahi dute ibilbidea egitera. Aramaioko plazan dagoen Sastiña ermitaren atzean asten da senda. Bertan hasita, basotik joan daiteke Urkiolako parke naturaleraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak