"Jende asko gerturatu da txalaparta ikastarora. Hala ere, parte-hartzera ez dira horrenbeste gaztetxo animatu", azaldu digu Maitane irakasleak.
Txatxilipurdik, Aramaioko gazte lokaleko gaztetxoendako ikastaro gehiago antolatu ditu. Apirilean, esaterako, hankapalo ikastaroaz gozatzeko aukera izango dute.