Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Turroiak eta gozokiak egiteko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Azaroaren 19an hasiko dute ikastaroa eta 20 orduko iraupena izango du.
Eskolak arratsaldeko bostetan hasi eta zortzietan amaituko dira eta lau ordukoak izango dira. Plazak mugatuak dira, 25 pertsonendako egongo da tokia. Beraz, interesa dutenek ahal bezain laster deitu beharko dute 945445016 telefonora. Daniel Quintana gozokigile gasteiztarra izango da ikastaroa ematen arduraduna.