Turroi eta gozoak egiteko ikastaroa abian da

Arritxu Barruso 2007ko aza. 22a, 11:47
Datorren martitzenera arte turroi artean jardungo dute Aramaioko zortzi emakumek. Daniel Quintana gozogile gasteiztarraren aginduak jarraituko dituzte ikastaroan

Aste honetan, arratsaldez, Aramaioko Eskolara gerturatu direnek usai goxoa sumatuko zuten seguruenik inguruan. Azukre edota txokolate usaia. Izan ere, astelehenean hasita turroiak eta gabonetako gozoak egiten jardun dute Aramaioko zortzi emakumek. Daniel Quintana gozogile gasteiztarra izan dute irakasle eta klase eta zapore guztietako gozoak egiten erakutsi die. "Gabonetan gehien jaten diren gozoak egiten ikasiko dugu, eta beti ere modu errazean, etxe guztietan dauden osagaiekin".  azaldu du Quintanak.


Ikastaroan parte hartu duten gehienek sukaldea gustuko dute baina turroiak egitea gauza berria da beraientzat. Dena dela, aitortu digute uste zutena baino errazagoa dela. "Turroiak egitea ez da horren zaila, zailagoa da horretarako irakasleak erabiltzen dituen tresna elektrikoak aurkitzea, gehienak industrialak dira-eta" dio Mertxe Nafarratek
Kontua da, denak ere adi-adi egon direla ikastaroan irakasleak emandako aholkuak jarraitzen. Aurtengo gabonetan familiartekoak euren turroi goxoekin harritzeko asmoa izango dute gehienek, eta ikusitako ikusita seguru lortuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak