Arratsaldeko seietan Trikitixa Eskolako ikasleek kalejira egingo dute herrian zehar. Udaletxeko arkupetan, gero, buskantza eta txorixoa eskainiko dira, ardoa eta sagardoarekin lagunduta.Jaiari amaiera emateko, errifen zozketa egingo da. Hiru sari egongo dira, hirurak ere, nekazaletxe batean asteburu bateko egonaldiak. Egun, 40 pertsona inguru dihardute Aramaioko Trikitixa Eskolan trikitixa eta panderoa joten ikasten.