Tokiko Agenda 21en nondik norakoak azaltzeko hitzaldia

Arritxu Barruso 2008ko abenduaren 12a

Arabako Diputazioak Tokiko Agenda 21 sustatu nahi du Arabako udalerrietan. Diputazioko bi teknikari Aramaion izan ziren eguenean.

Tokiko Agenda 21en helburua da udalerrietan jasangarritasuna garatzeko, udaletxeei, jarraitu beharko pausuak zehaztea. Hau da, politika jasangarriagoak sustatuz, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik, udalerrien hobekuntza egiteko nondik-norakoak finkatzea.


Gipuzkoa eta Bizkaiako udalerri gehienek bat egin dute, dagoeneko, programa horretan. Araban, berriz, gutxi batzuk dira Tokiko Agenda 21 ekimenera batu direnak. Diputazioaren helburua da, beraz, udalerrietan programaren helburuak azaltzea.
Aramaion eguenean egin zuten hitzaldia. Arabako Diputazioko bi teknikarik programa horren gaineko azalpenak eman zituzten udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Asier Agirre alkateak azaldu du Diputazioko Ingurumen Sailarekin egiten duten hirugarren bilera dela. Adirazi du proiektua interesagarria iruditzen zaiela eta, orain, gaia aztertu beharko dutela erabaki bat hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak