Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 11n, eguenean, Tokiko Agenda 21 bultzatzeko bilera egingo da udaletxean 20:00etan. Arabako Foru Aldundiak, Arabako udaletan Tokiko Agenda 21 bultzatzea nahi du. Besteak beste, Aramaioko herritarrentzat bilera irekia antolatu du. Bilera honetara aldundiko teknikariak etorriko dira, herritarrei Tokiko Agenda 21 zer den azaltzeko eta Udalaren bete beharrak zeintzuk izan behar diren jakinarazteko.