Subarua behin probatzea nahikoa izan zuen Vilariñok Aramaion nagusitzeko

Xabier Urtzelai 2009ko ira. 21a, 00:23
Ander eta Angela Vilariño izan ziren zapatuan Aramaion azkarrenak, orain arte Apalantzak gidatzen zuen Subaru Impreza WRC-a benetan azkarra dela erakutsita "Ez nuen horren ondo ibiltzea espero, baina auto hori oso erraz gidatzen da. Maldan gora ondo ibili naiz, ohituago nago, baina aldapa behera gozatu egin dut autoak irrist zelan egiten zuela nabarituta", adierazi zuen lasterketa amaieran Ander Vilariñok.

Norbaitek esango du Vilariñotarrek beste askok baino baliabide gehiago dituztela puntako materialarekin lehiatzeko, baina gero gidatu egin behar da, ondo eta azkar. Eta zapatuan Aramaioko tramua ez zegoen azkar ibiltzeko. Errepidea lehor hasieran,  euria langarra gero, eta bigarren manga erdian errepidea labainkor utzi zuen zaparrada bota zuen. Labainkor eta arriskutsu batez ere, Arriola auzotik aurrera. Hain zuzen, Arriolan egon zen arratsaldeko lehenengo kolpea –denak arinak izan ziren–. Aingeru Castrok (BMW M3) minutu pasatxo baino ez zuen egin autoa gidatzen, Arriolako auzora iristean autoaren atzealdearekin talka egin zuelako hormaren kontra, eta harendako hor amaitu zen lasterketa.

Kontrario barik

Vilariñori Jose Labakak (Mitsubishi Evo) baino ez zion aurre egin, eta lehenengo mangan baino ez. Hor, Labakak bi segundu gehiago behar izan zituen tramua egiteko. Vilariñok autoa estreinatu zuen manga horretan, eta neurria berehala hartuta, hurrengo bi txandetan ez zen kolorerik izan, 10 segundoko aldea atera zion-eta txanda bakoitzean Labakari.

Sailkapena

1.-Ander Vilariño        00:12:58   
2.-Jose Labaka        00:13:18
3.-Ruben Garcia        00:13:46
4.-Iban Tarsicio        00:13:47
5.-Iñigo Olabegoge.        00:13:48
6.-Josetxo Zapiain        03:13:54
7.-Gorka Antxustegi        00:13:57
8.-Gorka Ezenarro        00:13:57
9.-Xabier Alustiza        00:13:57
10.-Joseba Zapirain        00:13:57
11.-Rafa Ateka        00:14:04
12.-Eneko Zelaieta        00:14:06
13.-Iker Gayoso        00:14:09
14.-Adur Alberdi        00:14:10
15.-Jesus Perez        00:14:10
16.-Inhar Amenabar (Ara.)        00:14:25
17.-Markos Landa        00:14:26
18.-Andoni Aierbe        00:14:29
19.-Iñaki Cancelo        00:14:39
20.-Joseba A. Munitx.        00:14:41
21.-Jon Arregi        00:14:42
22.-Ander Barainka        00:14:43
23.-Xabier Gurrutxaga        00:14:55
24.-Gaizka Lopez        00:14:58
25.-Urtzi Oteiza        00:14:59
26.-Ander Txakartegi        00:15:00
27.-Alberto Cadelo        00:15:01
28.-Peru Urkidi        00:15:03
29.-Iñaki Sarasola        00:15:09
30.-Rafa Diaz        00:15:09
31.-Igor Orobengoa        00:15:10
32.-Alejandro Zabalegi        00:15:13
33.-Josetxu Gueruzaga        00:15:30
34.-David Hernandez        00:15:43
35.-Egoi Mugerza        00:15:48
36.-Ugaitz Basaras        00:15:53
37.-Lander Badiola        00:16:07
38.-Xabier Agirre        00:16:11
39.-Iker Castro        00:16:14
40.-Joseba Ibarra        00:16:20
41.-Jesus de la Fuente        00:16:51
42.-Asier Larrañaga        00:16:54
43.-Mikel Cano        00:39:41
44.- Iban Etxaniz        Erretirat.
45.-Jokin Aiertza        Erretiratuta.
48.-Aitor Urkidi        Erretiratuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak