Dagoeneko bi disko kaleratu ditu taldeak: Good new old times (2002) eta Nola N.O.L.A? (2009). Steamboat Jazz Band taldeko kideak honako hauek dira: Felix Pedrosa (klarinetea eta saxo tenorra); Koldo Martinez de Luko (tronpeta), Igor Olalde (tronboia), Xabier Moraza (pianoa), Iñigo Zarate (kontrabaxua) eta Jose Miguel Nanclares (bateria).
Beste hiru emanaldi
Hurrengo barikuan, hilaren 11n, Mikel Bikandiren txanda izango da, ordu eta toki berean, Txirritolaren eskutik. Deiederra eta Adarrots taldeek itxiko dute Sastiñako ekaineko egitaraua, hilaren 18an eta 25ean, hurrenez hurren.