"Jon Agirrek zigor osoa beteta dauka. Maiatzean 28 urte egingo ditu espetxean. 67 urte dauzka eta gaixotasun sendaezinak ditu. Gaixo dauden presoak espetxean hiltzera zigortuak daude. Kantok, bestetik, 21 urte daramatza espetxean. Zigor osoa beteta dauka, baina kartzelan jarraitzen du. Bizi osorako zigorra ezarri zioten eta bere kondena 30 urtekoa izatera pasa da", azaldu dute.
Egoera hori salatzeko sinadura bilketa egingo dutela iragarri dute aste honetan; "etxez etxe eta auzoz auzo" batuko dituzte sinadura horiek. Euren asmoa da horiekin guztiekin Aramaioko Udalean mozio bat aurkeztea eta baita Gasteizko Legebiltzarrean ere.