Sentsibilizazio kanpaina sustatzeko tailerrak eskainiko dira martxoan

Maider Arregi 2010eko otsailaren 23a

Martxoan, sentsibilizazio kanpainarako bi tailer eskainiko dira. Kultura etxean izango dira tailerrak eta interesa dutenek udaletxean eman beharko dute izena aste bakoitzeko eguena baino lehen. Plazak, mugatuak dira.

Martxoak 5, barikua, 18.00etan

“Kontsumitu arduraz”
Helduentzako tailerra: Etxean (ura, gasa, elektrizitatea,…), dendan edota garraioan arduraz kontsumitzeko aholkuak!!

Martxoak 12, barikua 18.00etan

“Xaboiak egiteko tailerra”
Helduentzako tailerra: Sukaldean erabilitako olioarekin xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak