Segurtasun neurri handiak Udalaren lurren desjabetze akten sinaduran

Txomin Madina Milikua 2008ko abu. 7a, 17:55
Abiadura Handiko Trena egin ahal izateko beharrezkoa den Aramaioko udalaren lur sail baten desjabetze aktak sinatu dituzte Zabola auzoan. Eginkizun honetarako Gloria Sanchez Gobernuaren Arabako ordezkaria etorri da Aramaiora.

Pasa den maiatzean bertan behera geratu zen desjabetze akten sinadura Asier Agirre Aramaioko alkateak sinatzeari ezetza eman ostean. Ondoren uztailaren 18 eta 29an Gasteizera deitu zuten Agirre, eta han ere ez sinatzeko erabakia hartu zuen, azaldu duenez, lurjaberik ez zegoelako bertan. Orain desjabetu duten lur saila Udalarena da, Zabola auzoan dago eta 7000 metro koadro ditu.

Alkate botereak kenduta egin da sinadura eta Agirrek berak eskatuta egin da desjabetutako lurretan. Alkateak gogor kritikatu du akten sinadura egiteko modua. Adierazi du, Gobernuaren ordezkarientzat aktu ofizial bat izan dela, alkatea egon ala ez, berdin berdin egingo luketena. Era berean, orain, abuztuan egin izana ere salatu du Agirrek eta helegite ere jari du, esanaz ez duela teknikaririk bilatzeko aukerarik izan eta udaletxean ere egunotan jende gutxi dagoenez, babes gabe egon dela.

Goardia zibilak eta ertzainak

Sinadura ekitaldia dela eta, guardia zibil eta ertzain ugari ibili dira gaur Zabolara heltzeko bideetan, baita inguruko mendietan ere, eta horren kontra ere egin du alkateak. Gaineratu du, desjabetutako lurren gaineko eskumenak galdu arren,  lanen jarraipen zorrotza egingo dutela Udaletik.

Sinadura ekitaldia bera era pribatuan egin dute, eta ez dute bertan kazetaririk egoterik utzi. Era berean, Gloria Sanchez Gobernuaren Arabako ordezkariak ez du adierazpenik egin gura izan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak