Migel Angel Burgiren zuzendaritzapean egin zituzten konponketak eta emaitza ikusi besterik ez dago; Santikurtz ermitak aurpegi berria dauka.
Teilatua guztiz eraberritu dute, barruko zein kanpoko hormak konpondu eta sendotu dituzte eta paretak, burdinazko hesia eta egurrak margotu dituzte. Horrez gain, aipatzekoa da Iturri-Zuri elkarteko emakumeek erretaularekin egin duten lan bikaina; jaso eta herrira eraman zuten eta eskulan eskolan berritu egin zuten.
Ermitaren berritze lanak bultzatu dituen taldeak eskerrak eman nahi dizkie konponketa lanetan parte hartu duten guztiei. Urtarrilaren 1ean Orixol mendizale askoren topagune izango da beraz, aukera ezin hobea izango da Santikurtz ermitaren aurpegi berria ikusteko.