Santikurtz ermita konpontzeko lanak hasiko dituzte zapatuan

Arritxu Barruso 2008ko maiatzaren 9a

08:15ak inguruan elkartuko dira zapatuan Santikurtz ermita konpontzeko auzolanerako; Añai tabernan bilduko dira. Auzolana antolatzen dihardutenek azaldu dute asteburu honetan oso garrantzitsua dela herritarren laguntza. Traktoreak behar dira-eta material guztia ermitara eroan ahal izateko.

23 urte pasa dira Santikurtz ermita azkenekoz konpondu zenetik. Azken urte hauetan, baina, ermitaren egoerak okerrera egin du eta konpondu beharrean dago berriz. Hori horrela, auzolanean konpontzea erabaki dute aste bukaera honetan eta datozen bi asteburuetan. Teilatua osorik konpondu nahi dute eta barruko eta kanpoko hormak ere bai; margotu ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak