Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iritsi da Santikurtz ermitara urteroko ibilalditxoa egiteko garaia; domekan, ekainak 4, Santikurtz eguna ospatuko dute. 12:00etan meza egingo dute eta meza ostean salda beroa banatuko dute Santikurtzera gerturatuko guztiendako. Gorputza epeldu ostean, dantzarako aukerarik ere izango da domekan. Aixola auzoko Julian Azkargorta trikitilariak alaituko du giroa eta dantzan ipiniko ditu guztiak. Antolatzaileak herritarrak animatu nahi dituzten egun jaian parte hartzera.