San Melixen jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran Gantzagan

Arritxu Barruso 2007ko azaroaren 6a

Barikuan hasi eta domekara arte festa giroan arituko dira Aramaioko Gantzaga auzoan. Kantu afariarekin hasiko dituzte festak barikuan. Zapatuan Marzel magoaren ikuskizuna izango dute eta domekan, berriz, urteroko Gantzagako txirrindulari igoera.

Azaroaren 9a, barikua

21:00 Kantu afaria Izpizte elkartean.

Azaroaren 10a, zapatua

9:00 Kanpai errepikak eta etxaflero jaurtiketa.

12:00 Meza Nagusia Aretxabaletako abesbatzak lagunduta. Ondoren abesbatzaren eskutik kontzertua.

13:00 Bermut dantza Aramaioko trikitilariekin.

17:00 Mus txapelketa Izpizte elkartean.

17:30 Marzel magoaren ikuskizuna.

23:00 Dantzaldia Jon Ostolaza eta Unai Andonegirekin. Goizaldean, gero, ohera joan aurretik, gorputza berotzeko txokolatea egongo da.

Azaroaren 11a, domeka

9:00 Kanpai errepikak eta etxaflero jaurtiketa.

11:00 Meza Santua auzoko hildakoen alde.

11:45 Inguruko txistularien eskutik txistu kontzertua elizan.

12:30 Gantzagako XXVII. Txirrindulari igoera.

13:00 Triki-poteoa Aramaioko trikitilariekin.

17:00 Tute txapelketa Izpizte elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak