Rosa Mondragon Kultura teknikariak azaldu duenez, herriko kultura elkarte guztiei helarazi diete batzar horretan parte hartzeko deia.
Iaz, adibidez, Aramaixo Tropikaleko gazte batzarrak, Txirritola euskara elkarteak, Alaiak erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, bertso eskolak, trikitilari eta dantzariek eta abesbatzak parte hartu zuten herriko jaietan.
Hori horrela, udal teknikariak espero du aurten ere gauza bera egin ahal izango dutela: "Ez dakigu batzarrera zenbat lagun etorriko diren, eta batzorde bat osatzeko zelako gogoa ekarriko duten batzarrera datozenek. Dena den, espero dugu iazko elkarteek, behintzat, parte hartuko dutela eurei dagozkien ekintzetan".