San Martin eskolak eta Udalak Euskararen Egunerako egitarau zabala antolatu dute

Arritxu Barruso 2007ko abe. 3a, 15:00
Aramaion ere Euskararen Eguna ospatuko dute gaur, baina ospakizunek eguaztenera arte iraungo dute. San Martin Eskolak, Guraso Elkarteak eta Aramaioko Udalak egitarau zabala antolatu du hiru egun horietarako.

San Martin eskolako haurrek goizean goiz jakinarazi nahi izan dute egun berezia dela gaurkoa; Euskararen Eguna. Hori horrela, pankarta handi bat ipini dute ikastetxeko eraikinean Zer ba? Euskaraz berba lelopean. Goizean zehar, ondoren, ikastetxeko talde bakoitzak kontaketa bat prestatu du beste talde bati eskaintzeko. Arratsaldean eskolako guraso bat jardungo da kontu kontari eta ipuin kontalari bat ere izango dute liburutegian.

 

Martitzenean, berba jolasak egingo dituzte egun guztian zehar; olerkiak, bertsoak, asmakizunak, ierogiflikoak, SMS mezuak...

 

Eguaztenean bukatuko dute Aramaion Euskara eguna ospatzen. Goizean abestiak eta esketsak egingo dituzte eta arratsadean, berriz, euskararen jaialditxoa. Egitarau hau osatzeko Aramaioko Udalak txokolatada eta jokuak antolatu ditu eguazten arratsaldean eta Magic Klown antzezlana, gero, kultura etxean arratsaldeko seietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak