Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Martin eguna ospatuko da gaur Aramaion. Arratsaldean giro aparta egongo da herriko plazan eta baita udaletxean ere. Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta partxis lehiaketa egingo dute udaletxean osoko bilkuren aretoan, 18:00etatik aurrera. Bi kategoria bereiziko dira: 1995 eta 2003 urteen bitartean jaiotakoak eta 1995etik aurrera jaiotakoak. Kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dira. Horrez gain, trikiti jaia egingo da herriko trikitilariekin eta ondoren buzkantzak eta ardoa dastatzeko aukera egongo da udaletxeko arkupeetan.