Egitaraua:
12:00: Meza nagusia Bizente Goikoetxea abesbatzarekin.
13:00: Hamarretakoa eta dantza Koldok alaituta.
14:00: Auzo bazkaria
18:00: Bolo txapelketa eta erromeria
Koplak:
Bizente Goikoetxea abesbatzak bertsoak abestuko ditu eta herritarrak animatu nahi dituzte eurekin batera abestera. Hona hemen prestatu dituzten koplak:
Kristobal Deuna ziñan
bide laguntari
orain ere eiguzu
lagun bidaiari. (bis)
Bizitzako bideak
bihurriak dira
laguntza behar degu
samurtzeko bira. (bis)
Etzaigu asko kostatzen
kotxea hartzea
zailago egiten zaigu
ondo gidatzea. (bis)
Zure laguntzarekin
kotxea hartuta
seguru joango gera
ondo gidatuta. (bis)