San Martin jaietan Txirritolinpiadak egiteko dena prest

Arritxu Barruso 2008ko eka. 24a, 14:45
Txirritola Euskara Elkarteak guztia prest dauka uztailaren 5ean, San Martin jaien giroan, Txirritolinpiadak egiteko. Hiruko taldeak osatu behar dira probetan parte hartu ahal izateko.

Parte hartzaileak Aramaioko parketik abiatuta bizikletan Arrikoitiraino igo beharko dira. Horretarako, beharrezkoa da kaskoa eramatea. Arrikoititik, gero, korrika jaitsi beharko dira berriz parkera. Korrikalariek txaleko distiratsuak eraman beharko dituzte. Parkera iristean, trebezia proba bat egin beharko dute. Gazteendako ibilbide laburragoa antolatu dute. Izena emateko epea zabalik dago. Herriko tabernetan banatu dituzte izenemateko orriak.

Esaldi lehiaketa

Txirritolaren udako postal lehiaketa ere abian da. Postalean euskararen aldeko mezu bat jarri behar da, eta baita bisitatzen den lekuaren bitxikeriaren bat ere. Postalak Txirritola elkartean aurkeztu beharko dira irailaren 15 baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak