Saharar umeak etxean hartu nahi izanez gero eman izena maiatzaren 29a baino lehen

Arritxu Barruso 2009ko maiatzaren 20a

Aramaioko Udalak bat egin du Euskadiko Fronte Polisarioaren '2009 Oporrak Bakean' egitasmoarekin. Aurten 480 haur saharar ekarri nahi dituzte, uztailaren 10etik 2009ko irailaren 11ra bitartean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak haurren osasun laguntza bere kargu hartuko du Euskadin dauden bitartean eta erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko aseguru pribatua izango dute. Bestalde, Aramaioko Udalak bere gain hartzen ditu haurraren bidaiaren gastuak.

Egitasmoaren gaineko informazio guztia udal bulegoetan jaso daiteke. Kontuan hartu haurrak etxean hartu nahi izanez gero maiatzaren 29a baino lehen eman behar dela izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak