Sagardozaleen Elkartekoek ikastaroa antolatu dute

Arritxu Barruso 2008ko ots. 15a, 10:00
Aramaioko Sagarzaleen Elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu. Horietako bi datorren asteburuan izango dira, otsailaren 22an eta 23an. Hirugarrena, berriz, ekainaren 7an.

Otsailaren 22ko ikastaroa Jesus Arregik emango du. Bera Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta ilargiaren inguruan arituko da bere hitzaldian. Hau da, ze eragin daukan ilargiak zuhaitzetan. Ilbehera eta ilgora kontuak izango ditu hizpide, beraz. Zapatuko ikastaroa Sagarlaneko teknikari Aitor Etxandiak emango du. Sagarrondoen gaixotasunen inguruan hitz egingo du. Hitzaldiaren ostean Aramaioko sagarrondoak bisitatuko dituzte, hauen gaixotasunak ezagutu eta adituaren iritzia ezagutzeko.

Ekainaren 7rako antolatu duten ikastaroaren arduraduna ere Aitor Etxandia izango da, eta kasu honetan, hitzaldia praktikoa izango da guztiz. Ekaina inguruan egiten da sagarrondoetan udako poda. Udan hobeto ikusten dira zuhaitzen gaixotasunak eta kalteak. Gaitz horiek aztertuko dituzte eta Etxandiak azalduko du nola egin behar den udako inausketa.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko 637 248 563 telefonora deitu behar da. Udaletxean ere eman daiteke izena. Izan ere, ikastaroa Udalarekin elkarlanean antolatu du Sagarzaleen Elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak