Egitaraua
- 11.30: Herria girotzeko trikitilarien kalejira.
- 12.00: Bertso elkarteko bertsolarien agurra, dantza taldearen Sagar-dantza saioa eta Aramaioko sagarzaleen elkarteko lehendakariaren agurra eta txotxa.
- 12.15: Aramaioko sagardogileek egindako sagardo dastatzea eta herriko gazteek taloak egingo dituzte eta bertako artzainek egindako gazta ere egongo da dastagai.
- 14.30: Lagun arteko bazkaria.
Goizean zehar Sastiñan sagardoaren elaborazioari buruzko bideo bat eta azken urteetako sagardo eguneko eta Aramaioko hainbat sagartokiko argazkiez osatutako emanaldi bat jarriko da denon ikusgai.