Sagardoa protagonista domekako Txirritola Egunean

Edu Mendibil 2010ko ira. 10a, 13:09
Aramaioko 12 sagardogileren sagardoa dastatzeko aukera izango da domekan, Txirritola Egunean. Txotx irekiera 12:00etan egingo dute plazan. 2 eurotan salduko dituzte edalontziak Txirritolakoek eta nahi beste sagardo edateko aukera izango da.

Honako sagardogileek postu bana jarriko dute: Adrian Abarrategi, Juan Antonio Aretxaga, Jon Andoni Axpe, Etor Arregi, Martin Arriolabengoa, Juan Jose Peciña, Iñaki Errasti, Pedro Lizarralde, Enrike Gardoki, Juan Jose Yarza, Jokin Balanzategi eta Jose Luis Madina. Sagardoaz gain, taloak eta pintxoak ere izango dira.

Euskal giroan herriko sagardoaz gozatzea, horixe da domekako ospakizunaren helburua Txirritolako ordezkarien arabera. Garai baten apirilean ospatzen zen jaia irailean egin dute azken urteotan. 

Jaiak irauten duen bitartean, gaztetxoei zuzendutako tailerrak izango dira domekan plazan. Hain zuzen ere, hena tatuajeak eta ileapaindegia landuko dituzte txikiek 12:00etatik 14:00etara. Domekako Txirritola Eguna 11:30ean hasiko da, trikitilarien saioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak