Sabin Salaberrik Aramaion jasoko du Lekuona saria

Arritxu Barruso 2008ko ots. 12a, 09:58
Apirilaren 20an jasoko du Sabin Salaberrik, organo-jotzaile aramaioarrak, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Eusko Ikaskuntzak saria non jaso nahi duen erabakitzeko aukera eman dio Sabin Salaberriari. Organo-jotzaileak Aramaioko herria aukeratu du egun berezi horretarako.

Sabin Salaberrik azaldu zuen badakiela saria Gasteizen jasoz gero, jende gehiago hurbilduko zela ekitaldira, baina Aramaio asko maite duela-eta bere sorterrian jasoko du, azkenean, Lekuona saria.

Eusko Ikaskuntza da ekitaldi guztia antolatuko duena, Udalak, baina, eraikina ipiniko du. Ekitaldia kultura etxean egitea erabaki dute, pleno aretoa txiki gelditu daitekeela uste dute-eta. Udaleko Kultura sailetik azaldu dute oraindik egitaraua zehazteke dagoela, baina saria eguerdi inguruan emango diotela, meza ostean. Aramaioko Bixente Goikoetxea Abesbatzakoak, bestetik, Sabin Salaberriren kantuak entseatzen dabiltza azken asteotan. Udalak opari berezia egin  nahi zion organo-jotzaileari, eta saria ematerako orduan, abesbatzakoek Salaberriaren abestiak kantatuko dituzte.

Udaletik ez dakite nor etorriko den ekitaldira, baina badakite Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari izango direla bertan. Lehendakariak ere banatu izan du Manuel Lekuona saria, baina oraindik ez dago jakiterik Ibarretxe Aramaiora etorriko den ala ez. Aramaioko Udalak oso pozik hartu du Sabin Salaberriren erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak