Sabai faltsua apurtu dela-eta itxita dago Sastiña ermita

Arritxu Barruso 2008ko mai. 14a, 18:48
Sastiña ermita itxita egon da azkeneko asteotan eta, seguruenik, horrela jarraituko du datozen asteotan ere. Izan ere, ermitako sabai faltsuaren zati bat apurtu egin da. Hori dela-eta konponketa lanak egin arte itxita jarraituko du. Sabai faltsua da apurtu dena eta ez teilatua, beraz, ez dago ura sartu edo itoginak egoteko arriskurik.

Dirulaguntza

Sastiñan konponketak egiteko Arabako Diputazioari dirulaguntza eskatzea adostu zuten joan zen eguaztenean egindako osoko bilkuran. Hirigintzako zinegotzi Martin Arriolabengoak azaldu zuen Arabako Diputazioak ondare kulturala diren eta babestuta dauden eraikinak konpontzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu duela Diputazioak.

Arabako gotzaitzarena

Sastiña ermita Arabako gotzaintzarena da, berez, baina, Aramaioko Udalak kultura ekimenetarako erabiltzeko eskumena du. Dena dela, ez dago inolako idatzizko hitzarmenik hori esaten duenik. Hori horrela, eta konponketa lanak egiteko, Udalak lehenengo lagapen hori formalizatu nahi du eta hitzarmena idatziz zehaztu.
Udala ipini da dagoeneko Arabako gotzaintzarekin harremanetan eta erantzun baten zain daude orain. Ez dakite lanak noiz hasiko diren eta noiz arte egongo den itxita Sastiña. Baina Hirigintza Sailetik azaldu dute herriari zerbitzu handia eskaintzen diola-eta konponketak ahalik eta lehen egin nahi dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak