Olaeta auzoan denbora-kontrola egin zuten eta minutu batzuetan autoak gertu-gertutik ikusteko aukera izan zen. Izan ere, horrelako martxak ez dira lehiaketa moduan planteatzen, denbora jakin batean ibilbide zehatz bat egitea izaten da helburua.
Ikusgarriak ziren benetan automobil guztiak. Kontuan izan behar da auto klasikoak izanik berrienak 25 urte baino gehiago zituela.