Lur gehiago jausteko arriskua
Asier Agirre Aramaioko alkateak emandako informazioaren arabera, eguenean jakinarazi zioten lur gehiago jausteko arriskua dagoela. Beraz, ezin da errepidea zabaldu ezta inguruan langilerik ibili ere.
Ondorioz, Suñabolueta inguruan, errekaren beste aldean, behin betirako izango den errepidea prestatu behar dute eta lanok egin bitartean, Zabola-Untzillako bidea erabiltzen jarraitu beharko da. Bidearen egokitze lanak aurrera doaz eta laster asfalto berria botako dute segurtasuna bermatzeko.