Prest dago San Martin jaietako egitaraua

Usoa Agirre 2008ko uzt. 1a, 13:39
Uztailaren 4, 5, 6 eta 7an ospatuko dira Aramaion San Martin jaiak. Jai batzordeak prest du dagoeneko egitaraua. Txupinazoarekin hasiko dira jaiak barikuan eta lau egunez ekintza ugari izango dira herritar guztien gozamenerako: rock kontzertuak, dantzaldiak, umeendako jolasak, herriko musikarien emanaldiak, magoa, herri afaria... Hemen duzue egitarau osoa:

Barikue, uztailak 4

19:00 Txupinazue eta jaixen hasiera plazan
Ez dok San Fermin baine ez izenda hoba (gero zeinek garbittuko lauke txarrikeixie?).
Ostien bertso poteue (A.T.G.A.)

19:10 Trikitixa eskolarekin kalejira

20:30 Papargorri abesbatzan emanaldixe kultura etxien

23:00 Erromerixie Tximeleta taldiekin plazan

23:30 Rock kontzertuek goixen
Jai batzordiek peluka heavy eta pultsera pintxodunek banatuko dittu sarreran, danok ondo integretako.

  • UEK
  • Anestesia
  • Feos pero majos

00:0 - 03:30 Testing - drogak

Zapatue, uztailak 5

12:00 Herriko buruhaundixek
Herriko buru haundixenak daukienak ez, traaankil. Bestelakuek

12:30 Umeentzako tailerra - Jokalata

12:30 Tortilla txapelketie
Herriko trikitilarixek kalien ziher

7:00 Tiro platue Kurtzetan

17:00 Mus eta Briska txapelketa jubilatuen lokalien
Jai batzordiek alkondara marradun eta zapata elegantiek banatuko dittu sarreran, danok ondo integretako

17:30 Espuma jaixe plazan
(ekarri bainujantzixe)

18:00 Txirritolinpiadak
"Txirrikola" freskagarri barrixe banatuko dau Txirritolak parte hartzaile danendako

20:00 "Real Azteca" mexikanuen emanaldixe

23:00 Erromerixie Luhartz taldiekin goixen

23:30 Rock kontzertuek plazan:

  • The Budchers
  • Soziedad Korrupta
  • Sanlo Garge Brothers
  • Sweet Rockers

00:00 - 03:30 Preben - Jaia. Alkohol eta beste drogei buruzko informazioa

Domeka, uztailak 6

12:00 Meza santue

12:30 Txaranga herrixen ziher

13:00 Ostien herriko dantzarixen emanaldixe plazan

16:30 Jolas parkie parkien

17:00 Herri kirolak plazan

19:00 "Aramaioko historia gaur egungo begietatik" hitzaldi-symposium-kafetertulia. Kultura etxean.

19:30 "Bentazaharreko mutiko alaiak" kantuek kalien ziher. "Benta alaiko mutil zaharrak" be izen zeiken, edo "mutil zaharrak alaiak bentan"... baine ez!

22:30 Diskoteka plazan

23:00 AIN_1 taldien kontzertue txoznetan

Astelehena, uztailak 7

11:30 Ume jolasak parkien (A.T.G.A.)

12:00 Meza santue

13:30 Marshell mague plazan

16:30 Koadrilen arteko pikie
Tontokeixa gutxi eta broma gutxiau: aurten 50 koadrila gutxienez ez badatoz, bertan behera geratuko da...

19:00 Arrasate Musikalen kontzertue kultura etxean

21:30 Herri afaixe

Afal ostien: Orkresta taldie

00:30 DJxe txoznetan

05:17 Egoeraren balorazio matriziala egiteko mahai-inguru partehartzailea. Zabalaundin

Zapatue, uztailak 12

Goizean zehar: Arrantza txapelketa

19:00 Pilota eskola arteko txapelketa

21:30 Bertso afaria

22:30 Pilota profesionaleko partiduak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak