Plater tiratzaileak sariekin bueltatu dira Andorratik

Ubane Madera 2007ko uzt. 12a, 15:30
Zapatuan beste lehiaketa bat izango dute, Kurtzetan, Arriola-Arexolako jaiak direla-eta.

Enrike Ullibarriaranak bere mailako bigarren saria eskuratu zuen Andorrako La Rabasa lehiaketan; Rafael Asperen lana ere saritu zuten eta Jon Nafarrateri ere eman zioten saria, aurreneko aldiz halako lehiaketa batean parte hartu zuen gazteari.

"Gainerakoak ere nahiko pozik geratu ginen emaitzekin", kontatu du Kurtzeta-Gain elkarteko kide Jose Inazio Ullibarriaranak.    

123 lehiakidek jokatu zuten La Rabasako plater-tiroketan, "espero baino gutxiagok, eta, horren ondorioz, sari gutxiago eman zuten", Ullibarriaranaren esanetan. Gaineratu du maila oso ona erakutsi zutela lehiakideek orokorrean, eta, akaso, abuztuan atzera ere bueltatuko direla Andorrara, abuztuan jokatuko den lehiaketa batera.

Zapatuan, Kurtzetan
Baina hori baino lehenago beste lehiaketa baterako hitzordua dute: zapatuan, Kurtzetan, 17:00etan. Lehenengo, giroa berotzeko lehiaketa txikitxo bat egingo dute, bost plateretara, 18:00ak arte. Eta horren ostean, 15 plateretara egingo dute lehiaketa. 

Sariei dagokienez, jaki gozoak emango dizkiete irabazleei: gaztak, urdai azpikoak, solomoak eta beste.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak