Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Stoa enpresak garatutako Plan Orokorrerako proposamena udaletxeko osoko bilkuren aretoan ikusgai dago. Baina, Udal Gobernuak planaren gaineko azalpenak eman nahi dizkie herritarrei; hori horrela, bilera irekia egingo dute zapatuan, 11:00etan. Bilera horretan, gainera, Plan Orokorrerako eratu duten Aholku Kontseilua aurkeztuko dute. Planari alegazioak aurkezteko jarraitu beharreko pausuak ere azalduko dizkiete bilerara joaten diren herritarrei.