Alkateak azaldu du iradokizunak egiteko momentua dela orain. Herritarrek euren proposamenak egiteko aukera izango dute. Agirrek azaldu du Udal Gobernua ez dagoela gustura Stoak aurkeztutako planarekin eta eurak ere iradokizunak egingo dizkiotela: "Ez gaude ados hor planteatzen diren zenbait punturekin eta geuk ere gure proposamenak egingo dizkiogu. Herritarrei esan nahi diet euren kexak ere kontuan hartu eta Stoari aurkeztuko dizkiogula plana berraztertzeko eskatuz".