Plan Orokorra onartutakoan jasoko ditu Udalak Aldundiaren 32.000 euroak

Arritxu Barruso 2008ko irailaren 3a

Astelehenean azaldu bezala, Arabako Aldundiko Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailak dirulaguntzak eman dizkie Arabako Udalei hirigintza planak garatzen laguntzeko. Guztira, 250.000 euro bideratu ditu helburu horretara. Aramaiori 32.000 euro dagozkio. Dena dela, argitu behar da dirulaguntza hori aurreko agintaldiari dagokiola.

Izan ere, Udalbatza berriak, gobernura iritsi zenean, aurretik garatutako Plan Orokorra bertan behera uztea erabaki zuen. Horrekin batera, dirulaguntza hori jasotzeko epea ere atzeratu egin zen. Aramaioko Udalak Plan Orokorraren aurre proiektua onartzen duenean jasoko dute 32.000 euroko dirulaguntza hori. 


Lurzoruaren legean hainbat aldaketa izan direla-eta Plan Orokorra atzeratuta doa. Udaletik azaldu dute uste zutena baino eragozpen eta arazo gehiago aurkitu dituztela plana garatzerako orduan. Alkateak adierazi du, baina, urtea amaitu aurretik prest egongo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak