'Pipi Galtzaluze' filma kultura etxean ikusgai domekan

Arritxu Barruso 2007ko azaroaren 29a

Aramaioko txikitxoek zinemarekin hitzordua daukate domeka honetan ere. Pipi Galtzaluze filma botako dute kultura etxean arratsaldeko bostetan.

Telebistan eta liburuetan horrenbestetan ikusitako neskato xelebrearen gora beherak ikusteko aukera izango dute, beraz.  Pipi, Galtzaluze kapitainaren alaba, munduko beste neskatoak ez bezalakoa da: gizon gihartsuak baino indartsuagoa, pertsona nagusiak baino bizkorragoa, eta, sinesgaitza bada ere, ez dauka ohera joateko inolako ordurik. Ozaba Txikia, Pipiren zaldiarekin, Nilson Jauna tximinoarekin eta Pipiren lagun Kiko eta Anitarekin barre algarak ziurtatua daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak