Pilotan jardungo dute zapatuan Aramaioko gaztetxoek

Arritxu Barruso 2008ko aza. 19a, 18:19
Aramaio Pilota Elkartea sortu berri dute eta elkarte horren helburua da Aramaion pilota zaletasuna sustatzea gazteengan. Elkarteko zenbait ume Arabako Eskolaz Kanpoko Pilota Txapelketa jokatzen ari dira. Zapatuan txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu da Aramaion.

Barea pilota taldeari jaio berri den Aramaio Pilota Elkarteak  hartu dio erreleboa eta Fernando Errazti buru dutela herriko gazteengan pilotarako zaletasuna sustatu nahian dabiltza. Gaur egun 21 ume dabiltza Aramaion pilotan eta astelehen, eguazten eta barikuero entrenatzen dute kiroldegian. "Herrian pilota giroa mantentzea nahi dugu eta umeak pilotan jokatzen disfrutatzea. Umeak oso pozik ikusten ditut eta hori da garrantzitsuena", dio  Fernando Erraztik. Motibatuta ere badaude. Izan ere, Arabako eskolaz kanpoko pilota txapelketan parte hartzen dihardute taldeko zenbait ume. Zapatuan etxeak jokatzeko aukera izango dute; txapelketaren hirugarren jardunaldia Aramaion jokatuko da-eta. Partiduak 10:15ean hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak