Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru‑laguntza jaso ahal izango duten laguntzak:
- Etxebizitzan irisgarritasuna lortzeko laguntzak.
- Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.
- Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak.
- Komunikazioan eta informazioan laguntzeko produktuak.
- Mugikortasun pertsonalean laguntzeko produktuak eta leku batetik bestera joateko gaitasuna handitzen duten laguntzak.
- Laguntza espezializatua.
Eskabideak aurkezteko epea, azaldu moduan, 2009ko urriaren 15ean amaituko da.