'Pepino ustelak hozkailuan' antzezlana kultura etxean, gaur

Arritxu Barruso 2009ko aza. 27a, 11:20
Jabi Barandiaranek formatu txikiko antzerkia du gustuko eta taberna eta areto txikietan egiten du lan. Oraingo honetan, Aramaioko kultura etxera etorriko da. Gaur, barikua, 'Pepino ustelak hozkailuan' izeneko antzezlana eskainiko du, 19:30ean.

Jabi Barandiaranek berak idatzi du antzezlanaren testua. Pepino ustelak hozkailuan lanak bakardadeaz eta erokeriaz hitz egiten du; hain justu ere, bakarrik ikusiko dugu Barandiaran taula gainean. Bere bizipenak eta bere istorioa kontatuko du, baina taula gainean ikusiko duguna emakume bat izango da; etxeko zapatilak eta bata jantzita dituena eta aulki batera lotuta dagoena. Esperanza da bere izena, Esperanza Pino Saa. Bada, hortik dator antzezlanaren izena; Esperi espepino deitzen zioten txikitan.


Esan bezala, antzezlanaren protagonista aulki batera lotuta topatuko dugu. Polizia batek lotu du eta publikoari bakarrik ez, poliziari ere kontatuko dizkio burutapen eta erokeria guztiak.


Besteak beste, barre algarak eragitea du helburu Esperanzak: "Nire bizitzako kontuak kontatzen ditut eta barregarriak iruditzen zaizkit. Azken finean, barre eginarazten ez dizunak hil egiten zaitu. Barreak bizitza salbatzen dit", dio aktoreak.
Zalantza barik, antzezlanaren protagonistaren berezitasunak eta erokeriak barreak eragingo ditu Aramaioko kultura etxean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak