Parrokiaren aurreko aldea konpondu egingo dute

Ubane Madera 2007ko mai. 2a, 13:19
Herriko parrokiaren aurreko aldeak konpondu beharra dauka, eta dirulaguntza eskatu diote Udalari; onartu dute kopuru osoaren erdia ematea.

Makina bat gai landu dituzte oraingo asteko osokoan. Bestelakoen artean, onartu zuten Aramaixoko Sagarzalien Elkartearekin (ASE) hitzarmena sinatzea. Haren bitartez, kultura etxearen azpialdean Udalak dituen hiru lokaletatik bi ASEri utziko dizkio bi urterako. 

Ura hartzeko eskaera

Udalbatzarrak onartu zuen, baita ere, elizaren fatxada berritzeko dirulaguntza ematea. Aurrekontua da 9.030,15 euro, eta kopuru horren erdia emango du Udalak.

Bestalde, Legutio udalerritik beste eskaera bat jaso du Aramaioko Udalak: baimena Aramaioko bi iturritatik ura hartzeko, Legutiorako. Azken udalerri horretan ur gutxiago dutelako egin dute eskaera hori. Udalak onartu egin du eskaera.

Laguntza kontuekin jarraituz, Udalak Diputazioari auzolanetarako laguntza eskatzea ere onartu zuten; hain justu ere, Etxaguen, Suña, Untzilla, Arriola eta Uribarri auzoetan eta ASEren lokaletan auzolanak egiteko.

Bukatzeko, bestelakoen artean, onartu zuten musika irakaskuntzarako 17.353,24 ematea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak