Eusko Legebiltzarrak martxan jarri berri duen ekimena da hori. Parlamentuko autobusarekin, legebiltzarrak bere parte-hartze zerbitzua ezagutzera eman nahi du herririk herri. Autobusaren barrualdean 14 ordenagailu daude legebiltzarreko webgunea ikusi eta bere funtzionamendu ezagutzeko.